Mapagilea

De
Publicado por

Etxahun gaztea kartografoa da, eta itsasoa eta bere misterioak maite-maite ditu. 1769ko goiz batean, Donibane Lohitzunen itsasoratu eta Afrikako kostaldeetarantz egin zuen, L’Hirondelle de Mer ontzian, ibilbide eta mapa berriak zirriborratzeko asmoz.Baina aparteko gertaera batzuek ezustekoz beteriko abentura bihurtuko dute bidaia hura.

Publicado el : sábado, 01 de enero de 2011
Lectura(s) : 0
Etiquetas :
Licencia: Todos los derechos reservados
EAN13 : 9788492797752
Número de páginas: 26
Ver más Ver menos
Cette publication est uniquement disponible à l'achat
ETXAHUN NAIZ, MAPAGILEA ETA ITSASGIZONA. DONIBANE LOHITZUNEN JAIO NINTZEN. NIRE AZKEN BIDAIA KONTATUKO DIZUET; EZ DUZUE SINETSIKO.
OSABA JACQUES ALMIRANTEAK ERAIKITAKO OINETXE BATEAN JAIO NINTZEN. OSABAK ASKOTAN GOGORA EKARTZEN ZITUEN ITSASOAN BIZI IZANDAKOAK; HORREK PIZTU ZUEN NIGAN ITSASORAKO GRINA, GAZTE-GAZTEA NINTZELA.
OSABA JACQUES! NORTZUK ZIREN GIZON HAIEK?
KOLON, VASCO DA GAMA, MAGALHÃES ETA ELKANO AURKITZAILEAK IZAN ZIREN, ETA BEREN BIZITZA AUSARDIAZ BETERIKO ESPEDIZIOETAN ARRISKATU ZUTEN.
IPARRORRATZ ETA ASTROLABIOEN ARTEAN HAZI NINTZEN, LETRAK ETA MAPAGINTZA LANDU NITUEN, ETA 1769KO ZORIONEKO EGUN BATEAN…
HARREZKERO MENDE BATZUK JOAN DIRA. BAINA ORAINDIK LURRALDE ASKO DAUDE AURKITZEKO.
…FRANTZIAKO ALMIRANTEGOAK EZKUTUKO MISIO BAT ENKARGATU ZIDAN. PRASLIN MINISTROAREKIN ETA FLEURIEU TENIENTEAREKIN ELKARRIZKETA EGIN NUEN. ZEHAZTASUN OSOZ EGIN BEHAR DITUZU ZUGAN USTE OSOA BISITATUKO DITUZUN DUGU, LAN ZIENTIFIKO, LURRALDEETAKO MAPAK. MILITAR ETA KOMERTZIAL HAU EGITEKO.
NI ITSASGIZONA NINTZEN, BAINA ZIENTZIALARIA ERE BANINTZENEZ, ZERNAHITARAKO JAKIN-MINA IZATEN NUEN BETI.
NIK KOSTALDEKO MAPAK ETA NABIGAZIO-BIDEAK EGITEN NITUEN, BAINA ZERA EGITEN ZITZAIDAN KILIKAGARRIENA…
JAMES COOK-EN ESPLORAZIO-LANEK OHOREA ETA JAKINTZA EKARRI DIOTE INGALATERRARI. GUK BESTE HAINBESTE NAHI DUGU, ETXAHUN. FRANTZIAK BERE ESPEDIZIO HANDIA ABIARAZI NAHI DU.
…MARINELEN KONTAKIZUNAK, ASKOTAN, URETAN BIZI ZIREN OHIZ BESTEKO IZAKIAK AGERTZEN ZIRELAKO: ITSAS SUGEA, SIRENAK, KRAKEN-A…
…EZAGUTU EGIN NAHI NITUEN ETA HORIEI BURUZKO INFORMAZIOA JASO, BIZI IZAN ZIRELA FROGATZEKO.
ZORIGAITZEKO NAHIA HURA, GERORA OHARTU NINTZENEZ!
URTE BATZUK LEHENAGO, SEKULAKO BASAPIZTIA IKUSI AHAL IZAN NUEN GEVAUDANEKO ESKUALDEAN.
LUIS XV.AREN GARAIAN, BASAPIZTIA ARAZO LARRIA IZAN ZEN, ETA GAIA IKERTZEKO DEITU ZIDATEN.
ZIENTZIALARIAK, EHIZTARIAK, TRANPA-JARTZAILEAK ETA AHAL DIREN GUZTIAK BEHAR DITUGU. LAGUNTZA EMAN DEZAKEEN EDONOR!
DUHAMEL KAPITAINA, EGUNERO MIATUKO DITUGU BASOAK!
HONEK BALIO IZANGO DU?
IZAKI MISTERIOTSUAK JENDE GUZTIA IKARATUTA ZEUKAN BERE ERASOEKIN.
DEABRUA BERA DA, INFERNUTIK ETORRI BERRIA!
AKATZEKOTAN, ZILARREZKO BALAK BOTA BEHAR ZAIZKIO BASAPIZTIARI! ALFERRIK DIRA LANTZAK ETA ASTAMAKILAK!
ESPERIENTZIA KILIKAGARRIA IZAN ZEN, BAINA SEKULA EZ ZUTEN ANIMALIA HARRAPATU.
NIK OSO-OSO GOGOKO NUEN EZKUTUKO GAUZAK ETA KONTU PAGANOAK ARGITZEN ARITZEA.
ZIENTZIAK AZALDU EZIN ZEZAKEEN ORORENGATIK LILURATUTA NENGOENEZ, BEREHALAXE ONARTU NUEN ALMIRANTEGOAREN MISIOA.
EUSKAL HERRIRA JOAN NINTZEN, ETA, BESTEAK BESTE, ZUGARRAMURDIN ETA ATAUNEN IZAN NINTZEN, HAN GARAI BATEAN EDERKI ASKO EZAGUTU BAITZUTEN PIERRE DE LANCRE-REN ANKERKERIA, BAI ETA SORGINKERIAREN KONTRA EGITEN ZITUEN EPAIKETA GUPIDAGABEAK ERE.
DONIBANE LOHITZUNE, 1769AN.
URTARRILEKO GOIZ HOTZ HARTAN, AFRIKARA ZIHOAN ONTZI BATERA IGO NINTZEN.
PORTUGAL, BOLI KOSTA, SENEGAL… GOAZEN HARANTZA!
L’HIRONDELLE DE MERONTZIA, MICHEL DE IRIZAR KAPITAIN ZUELA, EKIALDEKO INDIETAKO KONPAINIAREN ONTZIAK BEZALA ZEGOEN ARMATUTA…
IGO KUTXA HORIEK SOTORA! AZKAR!
HEMENDIK ADITZEN DUT AFRIKAKO DIRUAREN HOTSA, MUTIKO! ZUK ZURRIMARRATU ZEURE MAPAK, ETA ZINTZOA IZAN ALMIRANTEGOAREKIN, KAR, KAR, KAR!
…ETA TRIPULAZIO HANDIA ZEUKAN, BIDAIA LUZEETAN MARINEL ASKO HILTZEN ZIRELAKO.
ETXAHUN, ZU AL ZARA PRASLIN MINISTROAK BIDALTZEN DIDAN LEGATZA? IGO ONTZIRA.
NIK ABENTUREN IRRIKA NUEN BITARTEAN, IRIZAR KAPITAINAK BOLIAREKIN, URREAREKIN, ESKLABO BELTZEKIN ETA GISAKOEKIN EGITEN ZUEN AMETS.
¡Sé el primero en escribir un comentario!

13/1000 caracteres como máximo.

Difunda esta publicación

También le puede gustar

siguiente