Cette publication est uniquement disponible à l'achat
Compar a : 5,49 €

Mediante descarga

Formato(s) : PDF

con DRM

Compartir esta publicación

También le puede gustar

Los pintapiedras

de editorial-saure

El Chullo : ¡Al agua!

de editorial-saure

siguiente
EZ ZAIT ATERATZEN, HAU ZAILEGIA DA NIRETZAT.
BEGIRA DAVID, ANIMALIEN ANATOMIA MARRAZTEN JAKITEAK BEREBIZIKO GARRANTZIA DIK PINTORE ONA IZATERA AILEGATZEKO.
ETA HORIXE BERA EGIN DITEK ARTEA HASI ZENETIK.
TIRA, DAVID, SEGI EZAK ETA ATERATZEN EZ BAZAIK ERREPIKATU HARIK ETA ATERA ARTE.
3
KONTUA DA NEKATUTA NAGOELA, ASTE OSOA DARAMAT ANIMALIAK MARRAZTEN, ZERTARAKO EZ DAKIDALA, ETA EZ DAGO MODURIK OREIN MADARIKATU HAU EGITEKO.
LASAI MOTEL, OREIN BAT MARRAZTEA EZ DUK HORREN ZAILA ETA, GAINERA, IRTENBIDEA EDOZER GAUZARI TOPATZEN AHAL ZAIOK.
HORREN GAIZKI EZ ZEGOK, MOTEL. ERREPARATU GEHIXEAGO MODELOARI ETA EZ IBILI HORREN BIZKOR; HORIXE BESTERIK EZ DUK EGIN BEHAR.
MESSINA JAUNA, NOIZKOA DA ARTEAREN HASIERA HORI?, ETA ZERGATIK MARRAZTEN ZITUZTEN ANIMALIAK?
IKUSTEN?, EZ DUK HORREN ZAILA. KONTUAN HARTU BEHAR DITUK ADARREN ARTEKO TARTEAK ETA ONGI JASO BEGIEN ESPRESIOA.
BAI, BAI, BAINA ZER DA HARRI AROA? MESEDEZ, MAISU JAUNA, SEGI KONTATZEN.
ARRAZOIA DUK, IZAN ERE, ARTEAREN HISTORIA HORRELA KONTATZEAK EZ DIK DEUSETAKO BALIO. BESTE MODU BATERA SAIATUKO GAITUK.
HATOR NIREKIN.
ASPALDI, OSO ASPALDI, 35.000 URTE INGURU, HARRI AROAN, AGERTU ZITUAN GIZAKIAREN AURRENEKO LAN ARTISTIKOAK.
GOI PALEOLITOAN LURRALDE FRANKO-KANTAURIARREAN HORMA-ARTEAREN ETA TRESNEN ARTEAREN BARRENEAN EGUNDOKO AURRERAPENA GERTATU ZUAN AURIGNAC ALDIKO KULTURAN, ETA OROBAT, SOLUTRE ALDIKOAN ETA BATIK BAT MAGDALENIARREAN, ETA BEREZIKI LABARRETAKO PINTURAK DITUK AZPIMARRAGARRI...
4
ZERBAIT BURURATU ZAIDAK ETA USTE DIAT ONGI ATERA DAITEKEELA.
JUM, USTE DUT EZ DUDALA EZER ULERTZEN.
ORAIN HEMEN ETZANGO HAIZ, E MOTEL?
AIZAK! ETZAN HADI HOR.
BAINA, BAINA, NON SARTU OTE DA MUTIL HORI?
LOGALE HAGO, HAR EZAK ARNASA POLIKI, MANTSO-MANTSO.
BANOA, MAISU JAUNA, BANOA.
DAVID!, DAVID!
David hipnotizatuta geratu da.
5
ORAIN, NIK ESANDAKO GUZTIA IMAGINA EZAK
ARGIA MEMENTO BAT BESTERIK EZ DUK DENBORAN, HARRI AROAN, ELURRAK ZURITUTAKO PAISAIA BAT IKUSTEN DUK, HOA ARGIRANTZ, ARGIRANTZ.
DENA ILUN ZEGOK, BAINA HAN SAKONEAN BAZEGOK ARGI IZPI BAT.
HURBIL HADI ARGI HARTARA, HOA ARGIRANTZ.
HIRE GORPUTZA BIGUNA DUK, ASTUNA, EZIN HAIZ MUGITU ETA LO GERATZEN ARI HAIZ, LO SEKO.
Segundo batzuk geroago.
HATOR!, GAUZA BAT ERAKUTSI NAHI DIAT.
ONGI ETORRI HISTORIAURRERA, HIRE ZAIN NENGOAN.
HEMEN INGURUAN BEHARKO LIKEK BAINA EZ NAGOK ZIUR. HAIN BESTELAKOA DUK GURE GARAIAREKIN ALDERATUTA!
6
NON GAUDE?
DORDOÑAN, FRANTZIAKO HEGOALDEAN, BAINA GOI PALEOLITOAN, DUELA 12.000 URTE BAINO GEHIAGO.
MESSINA JAUNA, BEGIRA, ZER DA HORI?
LEIZEZULOETAN EGIN ZIZKITEN BEREN ARTELAN HOBERENAK HISTORIAURREKO GIZAKIEK. LABARRETAKO ARTEAZ ARI NATZAIK.
SEGI DEZAGUN AURRERA.
BANOA IKUSTERA.
NIK EZ DIAT DEUS IKUSTEN. TIRA DAVID, ETZAK ARRETA GAL.
MUINO HORREN OSTEAN PIZTIAREN BAT ZEGOELAKOAN NAGO, BAINA TIRA, SEGI DEZAGUN.
7
LEIZEZULO BAT. HORIXE BAITZEN BILATU NAHI NUENA. GOAZAK BARRURA.
ONGI GOAZELA USTE DIAT. MARRA HAUEK ERAKUSTEN ZIGUTEK LEIZEZULO HONETAN AGIAN GIZAKIRIK IZAN ZELA. ETA GIZAKIA LEIZEZULOAN IBILI BADA, BALITEKEK HEMEN LABARRETAKO ARTERIK IZATEA.
BEGIRA DAVID, AGIAN HORI BERA HISTORIAURREKO PINTURA BAT IZAN ZITEKEK, NIRI HARTZA IRUDITZEN ZAIDAK, ETA HIRI?
AI ENE!