Cette publication est uniquement disponible à l'achat
Compar a : 4,49 €

Mediante descarga

Formato(s) : PDF

con DRM

Compartir esta publicación

También le puede gustar

Los pintapiedras

de editorial-saure

El Chullo : ¡Al agua!

de editorial-saure

siguiente
Morrison disko eta liburu denda gurasoengandik jaso nuen. 60ko hamarkadan punta-puntako negozioa izan arren, bizirauteko, Pariseko gure auzoaren eguneroko beharretara egokitu behar izan dut. Hala, gaur egun, kafetegia da gehienbat. Diskoak eta liburuak dendaren erdia besterik ez dira.
Agian, dendari izena ere aldatu beharko nioke. SUTSU ipini, katuaren izena. Sutsu bertan bizi baita. Denda ixten dudanean, jaun eta jabe geratzen da katua. Gure auzoan, Sutsu aski ezaguna da.
SUTSU, ZU BAI SUTSUA!
Alde batetik, Sutsu ezaguna da kateme zeharo emankorra delako. Sabelaldi bakoitzean zortzi katakume izan ohi ditu. Eta normalean, katakume jaioberriak auzokideen artean banatzen ditut. Izenarekin ederki asmatu nuela diote dendako bezeroek, katua oso sutsua da eta. Dena den, Parisen, “Susu” esaten diote ia denek, euskarazko “ts” ahoskatu ezinda. 2
Bestetik, Sutsu ezaguna da arrazoi berezi batengatik. Sutsuk hegoak dauzka. Edo antzeko zerbait.
DEFORMAZIO GENETIKOAREN EDO ASTENIA KUTANEO FELINOAREN ONDORIOA IZAN DAITEKE. HORI DELA ETA, KATUAREN SORBALDETAN LARRUAZALA KONTROLIK GABE HAZI DA. LARRUAZALAREN LUZAPENAK DIRA, BERAZ.
LARRUAZALEAN SORTU DEN EGITURA HORREK NOLABAITEKO GIHAR-EHUNAK BADITU ERE, GUZTIZ HEZURGABEA DA, HAU DA, EZ DIO KATUARI HEGAN EGITEKO GAITASUNIK EMATEN.
HEGO ITXURAKO LARRUAZAL PUSKAK DIRA.
ZER ARRAIO DIRA HAUEK?
Gurasoak erretiratu zirenean, Zuberoara itzuli ziren, jaioterrira. Eta neuk ekarri nuen Sutsu Zuberoatik, bi hilabete eskas zituela. Zin dagit: garai hartan hegoen arrastorik ez zuen batere.
Hegorik ez diozu nabarituko, nondik begiratzen diozun.
3