Cette publication est uniquement disponible à l'achat
Compar a : 5,49 €

Mediante descarga

Formato(s) : PDF

con DRM

Compartir esta publicación

También le puede gustar

Los pintapiedras

de editorial-saure

El Chullo : ¡Al agua!

de editorial-saure

siguiente
Babelgotxotxongilolaria JANSAIN & MARRERO ZERDA
JANSAIN & MARRERO ZERDA Babelgotxotxongilolaria
Babelgo txotxongilolaria
Jose magoa zen.
Txerpolari bat zen, eskuetan bastoia, urrezko txanpona, kopa eta ezpata hartuta nahi zuen guztia sinestaraziko zizuna.
Haren magia zuriak airean flotatzen zuen, hautsa balitz bezala.
Magia-trukuak egiteko, trikimailu ugari jakin behar. Eta, sines-garriak izan daitezen, trukuak behin eta berriz egin behar dira, harik eta trebetasun handia lortu eta ikuslearen arreta esku-jokariaren borondatearen menpe erabat utzi arte. Esku jokoetan platertxoak, usoak eta beste animaliak leku batetik bestera pasa-tzen dira, haien gorputzek zama galdu izan balute bezala, kalean jakinguraz gelditu diren ibiltariek pixka bat lehenago eskuetan hartu eta hurbiletik aztertu badituzte ere. Desagertu egin dira kapa beltz baten tolesen artean, aienatu egin dira saltinbankiaren mahukaren barruan.
Joko hori irudipen hutsa da, gizon-emakumeen bihotzean zuzen sartzen dena.
Magoa da irudipen horrek harrapatzen ez duen bakarra. Josek primeran daki programa zertan den. Gazte-gazterik heldu zion magiaren harrak; zazpi bat urterekin, arrazoimenaren adinean, magiaren bideari ekin zion. Beste haurrak helduen errealitatea eta beren fantasiak bereizten hasten direnean, Joseren gogoa gizon zahar baten usoek erakarri zuten guztiz: usoak agertzen eta desagertzen ziren gizonaren ile zurixken artean, hegalak bildu eta gizonaren kaskezur obalarekin bat egingo balute bezala.
Joseri pozak gainez egiten dio helduak beragana hurbiltzen dire-nean, beren bizitza bideratuta, seme-alabak eskutik, eta, jadanik sinesten ez dituzten trukuak ikusita, lilurak jotzen dienean, esku-jokoak nola egin dituen ulertu ezinik, truku horiek ihesbidea baitira gizon-emakumeak Bizitzaren bila nahas-mahas bultzatzen dituen hiriaren zalapartaren erdian.
3
4
Tohea haren laguna da, neska polit bat, Ozeano Bare aldeko izen eder bat duena. Ez daki nongoa den zehazki, Uharte Dohatsuetakoa izango da beharbada, edo Urrezko Sagarren uhartekoa.
Haren larruazala belusezkoa da, tropikoetako eguzkiaren kolorearen eraginez; haren ahotsak itsasarteetako hirien xarma urrumatzen du; haren begiak aberri dira ekialdeko itsaso urru-nen ilunabarrentzat; eta haren jokamoldean badu gauza txikiren bat, hunkigarri bihurtzen duena.
Hala eta guztiz, ez dira dohain horiek Joseren laguna izateko motiboa: Tohea haren lagunt-zailea da batez ere, eta zirkinik ere ez du egiten eskumuturren azpian eta buruaren gai-nean jarrita dauzkan puxikei Josek hiru ganibet jaurtitzen dizkienean. Ez du dardararik egiten zerrak zurezko kutxa erdiz erdi ebaki eta ikusle-rik jakinzaleenek oinak eta burua nola mugitzen dituen harriturik aztertzen dutenean.
Adeitasunezko erakutsiek sustatzen dute adiski-detasuna, eta lanak sendotzen.
Behin, jornalarien eta hiltegiko langileen auzo batean ikuskizuna egin ondoren, Josek eta Toheak lo hartu zuten etxe bateko atalasean, izarpean. Herriko neska-mutilak luzaro egon ziren bi lotien inguruan, korro atseginean, haien loa zainduz.
Amak deituta etxera joan ziren ama zuten umeak, eta loak betazalak bildu zizkien besteei, nekatuta zeuden eta. Neska txiki beltz-beltz bat baino ez zen gelditu txerpolarien aurrean, oin baten gai-nean jauzika. Magoaren ikuskizunak hunkituta zegoen: ez zuen amarik, ez zekien nekea zer zen. Erredura gaizto batek hondatu zion bere hanka zauritua.
Orduak eta orduak eman zituen trostan haien aurrean. Toheak hotsa entzun, esnatu eta ingu-ruan hiena bat zebilkiela uste izan zuen hasie-ran. Baina orekari txikia ikusi zuen azkenik,
Babelgo txotxongilolaria
hara eta hona saltoka gauean, haren begitartean hortz estutu dirdiratsuak baizik ageri ez zirela.
Toheak estu besarkatu zuen. Berehala lokartu zen Aissea txikia, emakume gaztearen sabelaren kontra batu-batu eginda.
Egunsentian, Toheak ama zela esan zion Joseri. Eta Josek bola lodi bat ikusi zuen haren lagunt-zailearen sabelaren gainean bilduta. Bola pixka-naka zabaltzen hasi zen, eta bi motots ñimiño agertu ziren ile kizkurren artean, bi begi han-diak oso, galdurik zerumugari so, eta bi esku, Tohearen iduneko bakarra osatzen zutenak.
Josek begiak igurtzi zituen ezer esan baino lehen; aharrausi egin zuen gero, eta giharrak luzatu, katu batek etxe zahar bateko harmaila-dian bezala.
– Askoz hobeto –dio–, horrela ez zara niretzat laguntzaile hutsa izango.
–Zu haren laguna izatea gustatuko litzaidake.
–Niri ere gustatuko litzaidake, baina ez dut den-bora libre askorik. Lagunak izateko, denbora behar da lehenik.
–Barne-barnean zaren bezala, horrelakoxea zara kanpoan ere niretzat. Gizonentzat, berriz, haiek bezalakoa zara, eta su-festa jaurtitzaile, lanbi-dez.
Tohearen hitzak ondo ulertzen saiatzen zen Jose. Aissea magoaren belaunetaraino ausartu eta eskua hartu zion. Magoak pixka batean eutsi, baina gero Tohearenean ipini zuen.
–Ama bakarra daukan, Aissea, eta ni ez naun hire aita. Gizon-emakumeak hobeto ezagutzeko eta horrela haiengandik hobeto urruntzeko bai-zik ez dinat jendearen artean ibili nahi.
Etxeko atea zabaldu eta andre bat atera zen txa-busina jantzita, erratza eskuan.
–Egun on, jaun-andreak. Altxatuko zarete, mese-dez? Nire atearen pasabidea eskobatu behar dut eta.
Babelgo txotxongilolaria
Ekialdetik etorri ginen, Nimrod ehiztariaren urratsei jarraiki. Kux-en semea zen Nimrod, Noeren birbiloba, eta bazter guz-tietan ezaguna zen bere botere eta adorearengatik.
B a b e l iz a n z e n b e ron e n e rre s u m a k o h irib u ru a .
Haren izena gure zereginarekin lotuta geratu da betiko, baina ez zen Nimrod izan bere buruan eta bere ariman gure zeregi-na burutu zuena. Niri dagokit, Lud-i, Assur-en alabari, orduan gertatutakoaren oroitzapenari eustea.
Ga ra i h a rt a n m u n d u gu z t ia k h iz k u n t z a e t a m in t z a ira b e rb e ra k z it u e n .
Jainkoaren seme-alabek hizkuntza behar izan zuten mundua antolatzeko. Horrela, izena eman zieten animalia guztiei, ibai eta mendi guztiei, zuhaitz eta fruitu guztiei, beren seme-alaba eta herriei.
Gizasemeen alabek hitzak erabili zituzten munduaren berri elkarri kontatzeko. Horrela, amengandik alabengana igaro zen Lilit-en istorioa, eta Ebarena, eta Ada eta Tzilarena, Liburuan idatzitako guztiak, eta baita beste asko ere, batak besteari errepikaturik eta gogoan gorderik.
Emakumeek uholdetik igarotako urteen hotza sentitu zuten Xinear ibarrean. 101 urte izan ziren, lurra banatu aurretik, eta beste asko, gero. Neba-arrebak leku urrunetan sakabana-tu ziren urte haietan, Ur-etik Lasa-ra, ekialdeko mendietatik mendebaldeko uharteetara.
Banantzearen eta ahaztearen beldur izan ziren. Horregatik esan zioten batzuek besteei:
Os p e t s u e gin go ga ra e t a e z ga ra m u n d u a n z e h a r b a rre ia t u k o.
Orduan Pharam-ek esku hartu zuen. Pharam Sheba-ren semea zen, eta Babelen galera sentitua zuen, zigorra baino askoz ere lehenago.
Pharamek jakin zuen nahasmendua gordetzen zela lehen hizkuntza haren barruan, lardaskeria ezkutatzen zela Lurra mendean hartzera deitutako Noeren ondorengoen nazioan.
E ra ik i d it z a gu n h iri b a t e t a z e ru ra in ok o d orre b a t .
5
6
Babelgo txotxongilolaria
Hiriko plazarik handienera iritsi ziren. Azoka-eguna zen.
–Zer egiten duzu txanpon horiek guztiak zure salmahaian ipinita?
–galdetu zuen Toheak.
–Balioa trukatzen dut –erantzun zion truke-agenteak.
Urre, zilar edo brontze kolorea duen guztia nire eskuetatik pasa-tzen da. Nire balantzarekin metal preziatuak pisatzen ditut, bare-moak egiten ditut, baliokidetasunak finkatzen ditut iparraldeko eta hegoaldeko txanponen artean, trukeak errazten ditut elkar ezagutzen ez duten gizonek salerosketan jardun dezaten.
Begira, lautadetako gizon horrek ahari bat erosi berri du eta larreetako beste hori ostatura doa; hori guztia posible da haien txanponen balio zehatza neurtu dudalako. Eta zu zertan zabiltza?
–Magoaren laguntzailea naiz. Hor duzu, niregandik bi urrats aurrerago. Haren jaurtiketa guztiek ia-ia ukitzen naute. Ez dut dardararik egiten. Zer izango zen saltinbankia, nik hartzen dudan arriskurik gabe? Nire lasaitasunak balioa ematen dio haren ekintzari. Pentsa ezazu ganibetak horma baten aurka botatzen dituela. Inork ez luke sosik emango hori ikusteagatik.
Ordu batzuen buruan etorriko gara zuregana, gure txanponak trukatzera.